2011/07/20

BIDEOKLIP TXAPELKETA

Larunbat gauean BIDEOKLIP TXAPELKETAN parte hartutako bideoklipen emanaldia izan zen Basarraten, gaueko kontzertuen atsedenaldian.
Aurten izan da kuadrilen arteko 1. bideoklip txapelketa eta bi lan aurkeztu dira: TXARLI BRAVO eta TXIRIKLIPA. Lehena, Gasteiz Tabernakoek egina eta bigarrena Txiri-txiri kuadrilak. Biak lan zoragarriak eta oso barregarriak. Dudarik gabe, Basarraten bilduta zegoen jendeak barre ederrak botatzeko aukera izan zuen bi lanon aurkezpenean, nahiz eta euriak hein handi batean ikuskizuna zaildu zuen.
Nahiz eta irabazle bakarra izan, antolatzaileek bi bideoklipen egileak zoriondu eta eskertu zituen, eta datorren urterako jende gehiago bideoklipak aurkeztera gonbidatu.
Jai Batzordetik eskerrik asko parte hartzaileei eta zorionak egin duzuen lan ikaragarriarengatik!